Bako | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Dioniso eta Liber |
Familia | |
Aita | Jupiter |
Ama | Semele |
Seme-alabak | Comus (en) |
Erromatar mitologian, Bako[1] (latinez: Bacchus; grezierazko Βάκχος hitzetik ekarria) Erromako jainkoa izan zen, Dioniso grekoaren baliokidea. [2]Aro klasikoan ardoaren eta eldarnio mistikoaren jainkoa izan zen. Haren ohoretan ospaturiko jaiak, bakanalak, galaraziak izan arren, Bakoren gurtza mantendu egin zen Inperioaren lehen mendean.
Nafarroako museoan agertzen da Bako jainkoaren mosaiko bat[3].